2012/06/01

Bilbon kantaldia: Imanol, Mikel Laboa, Xabier Lete eta gu kantatzen

Datorren ekainaren 3an, Bilboko Euskaldunan izango dugu beste kantaldi berezi bat: "Imanol, Mikel Laboa, Xabier Lete eta gu kantatzen" izeneko kantaldia.
Bertan adierazitako kantarien obrak eskaintzeaz gain, beste hainbeste kantarien abestiak entzungai izango ditugu, tartean: Niko Etxart, Patxi Saiz, Amaia Riouspeyrous, Alberto Zunzarren, Jaione Olazabal.. Horietaz gain Sustrai Kolina, eta Aitor Mendizabal bertsolariak izango ditugu, dantzariak ere bai, eta izen handiko musikariak.
Esan bezala hor duzue kantaldi eder bat entzuteko hitzordua:
Bilboko euskaldunan, datorren ekainaren 3an, igandea, arratsaldeko 19:30ean.

1 comentario:

  1. Kaixo.

    Aresoko Jaione Olazabal eta Jon Gurrutxaga-k bere 2008ko ezkontzarako diska bat atera zuten, lagunei kopiak emanez. Elizondoko Elisa Perotxena eta Iñaki Gerendiain-ek antzeko diska bat atera zuten: Benito Lertxundi, Anje Duhalde eta beste batzuen abesti berbera batzuk dituzte biek. Baina Elisa eta Iñakirenak, aparte, gaztelerazko abestiren bat ere daukala uste dut (ABBA-ren Chiquitita, ...; Jaione eta Jonenak ez).

    http://www.ttipi.net/berriak/euskal-kantu-txapelketako-bigarren-saioa-larunbatean-izanen-da-elizondoko-lur-dantzalekuan?p=1306
    http://www.eke.org/es/agenda/1331549375
    http://www.youtube.com/watch?v=G_BKuY9wxUc
    http://www.youtube.com/watch?v=YBwBRpCi4SA

    Gero arte

    ResponderEliminar