2012/10/11

Bilbo Kantari: urriaren 11an, 20:00etan Plaza Barrian

Bilbo kantari taldeak Bilboko konpartsetakoekin adostuta kantu-jira egiteko hitzordua aldatu dute.
Eguna datorren urriaren 11an izango da, osteguna, arratsaldeko 20:00etan. Lekua aldatu egin da, eta elkartzeko gune berria Plaza Barriko Café Bilbao ondoan izango da.
Bejondeizuela Bilboko kantari guztiei!!!

2012/10/03

Sarako kantariak Kantu-Afaria antolatu dute.

Euskal Herria Kantuz sarean badugu beste talde sendo bat. Sarako kantariak ostegunero elkartzen dira kantuan aritzeko. 20 bat lagun biltzen dira eta tartean martxan jarri dute urteko kantu-afaria.
Datorren larunbatean, urriaren 6an, arratsaldeko 19:30eatik aurrera, Sarako Lurberri gelan antolatu dute Kantu-Afaria. Txartelak telefonoz lortu daitezke 20 eurotan. Horretarako deitu: 06-88-10-74-23  edo idatzi: sarakokantariak@gmail.com
Zintzur bustitzea + afaria + kantu liburuxkak + giro alaia... Zorionak Sarako kantariei!!!

Idiazabal: gazta zati bat eta kantari

Idiazabalen aski ezaguna den gazta zati bat jan eta kantuan hasiko dira, hileko lehenengo ostegunean. Egun berean, beste hainbat herritan bezala, modan jarri zaigu "pintxo-potea", beraz jendearen erantzuna aprobetxatuz, kantuan jartzeko aitzaki ederra bilatu dute bertako kantuzaleek.
Beraz, badakizue Idiazabalen, hileko lehen ostegunean, gazta zati batekin kantuan hasiko dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera... jun, jan eta hasi kantuan!!!