2024/03/15

ERROBI taldea, 50 urte eta gero berriro oholtza gainean

 

ERROBI taldea 50 urte eta gero, berriro elkartuko da, Anje Duhalde eta Mixel Ducau bat eginik. ARGIAN ateratako artikulua irakurgai: ARGIA: Errobi bueltan

MARTXOAK 24, Pantxoa-Peio omentzeko kantujira Usurbilen.

Martxoaren 24an, igandea, eguerdiko 12.00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta, kantujira berezia ospatuko du Usurbil Kantuzek. Oraingoan PANTXOA eta PEIOren kantuak bakarrik abestuko dituzte. Horretarako, beren 27 kantu eta ibilbidearen laburpen bat duen kantu-liburuxka bat osatu dute, kantujiran bakoitzak ale bat eskuratuko duelarik. Kantujira hau PANTXOA eta PEIOri kantuzaleon eskerrona agertzeko izango da. Omenalditxo xume bat. 

MARTXOAK 23, KANTU-KORRIKA DONOSTIAN, 12.00etan Plaza Berrian


 

MARTXOAK 23, BASAURI KANTARI, 19.30ean Bentako plazatik.


 

MARTXOAK 14-24, EUSKAL HERRIA KORRIKA Irundik Baionarat abian da!!!


Hemen dituzue urtez urte KORRIKA ABESTIEN BILDUMA: KORRIKA ABESTIAK

eta KORRIKA ZUZENEAN JARRAITZEKO ESTEKA: KORRIKA ZUZENEAN

KANTARI KONTARI EKIMENA Leioako Mendibile jauregian

                                           
Kantari Kontarik kantua modu aktibo eta interaktiboan bizitzeko aukera ematen digu, entzule pasibo izan beharrean kantua barneratu eta ingurukoekin partekatu ahal izateko. Euskal kantuaren gizarteratzearen alde, zabaltzearen alde antolatutako proiektua da. 

"Tradiziozko" kantuan edo kantu herrikoian adituak diren kideak izango dira udaberriko lau saioetan. Bertan kantuaren inguruko iritziak, bizipenak, kontuak eta pasadizoak partekatuz. Haiekin batera kantatu eta kantua barneratuko dute gure bizia aberasteko, saio bakoitza txakolin dastaketa batekin amaituz. 

Lehen emanaldia, martxoaren 16an, Gontzal Mendibilekin.  EGITARAU OSOA: KANTARI-KONTARI

2024/03/07

MARTXOAK 10, NEOMAK taldearen kontzertua Donibane Lohitzunen. HERRI URRATS kanta, NEOMAK taldearen eskutik


 Herri Urrats, "ortzadarra" lelopean, datorren maiatzaren 12an izango da, tartean hainbat kultur ekimen antolatu dira, adibidez NEOMAK taldearen kontzertua datorren martxoaren 10ean DONIBANE LOHITZUNEKO TANKA gelan, arratsaldeko 17.00etan.