2012/09/13

Urriaren 7an Kilometroak Andoainen: KANTUJIRA proposamena

2012ko Kilometroak Andoainen ospatuko dira. Martin Ugalde kultur parkea ibilbideko gune berezi bat izango da. Antolatzaileak gurekin harremanetan jarri eta EH Kantuz sareko taldeei honako proposamena luzatu digute, urriaren 7an, igandea, goizeko 11:30ean Martin Ugalde kultur parketik hasita KANTUJIRA bat egitea ibilbidean zehar, ondoren, eguerdiko 14:00etan hasitako lekuan amaitzeko.
Etortzeko asmoa duzuenok jarri gurekin harremanetan, eta musikariak ekartzeko asmoa baduzue horren berri eman.
Harremanetarako: JuanLuis Aranburu. Tlfnoa: 669 546 357  /   posta@kantuzale.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario