2013/01/31

Donostia Kantuz 10 urte: Zorionak eta segi aurrera!

10 urte dira Donostia Kantuz taldea sortu eta hilero hilero kantujiran aritu direla, horrekin batera hamaika ekimen antolatu izan dituzte urte guzti horietan, beti ere kantuzaletasuna pizteko eta bultatzeko erronkari eutsiz.
Hori dela eta, otsailaren 16an, era berezian ospatu nahi dituzte 10 urte hauek, KANTUJIRA berezia antolatuz. Kantujira honetarako Euskal Herriko kantu talde guztiak eta kantuzale guztiok gonbidatuak izan gara.
Animatu eta goazen gure zorion onenak kantuz eskaintzera. HITZORDUA:
Otsailaren 16an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Donostiako Alde Zaharrean.

Ondoren bazkaria antolatu dute. Bertara joan nahi duenak, deitu telefono honetara: 943 46 71 81

2013/01/25

Usurbilen, korrika omenaldia, eta Kantujira, urtarrilaren 26an.

Badator Korrika!!! Aurten Korrika Omenaldia izeneko jaialdiarekin emango diote hasiera, bertan euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka ikasle omendu nahi dituzte. Egun osoko egitarau mardula izango dute Usurbilen, eta tartean bertako kantu taldeak antolatutako KANTU JIRA.
Beraz hor doakizue guztioi gonbitea:
Urtarrilaren 26an, arratsaldeko 19:00etan, Usurbilgo Mikel Laboa plazatik abiatuta KANTUJIRA. Eraman zuen herriko kantu-liburuxka eta goxatu euskararen doinuaz.

2013/01/23

Kantu Zaharren eguna Dantzarinean

Beste behin ere giro bikaina eta atsegina Dantzarineako Lugaran jatetxean. Bertan egoterik ez zenutenok, EITBn eskainitako abenduko telebista saioan ikusterik izango duzue helbide honetan klikatuz: http://www.eitb.tv/eu/#/bideoa/2069676127001