2014/03/07

"Zazpiak oihal batetik" Euskal Herria Bilbon kantari

Datorren apirilaren 5ean Bilbon ospatuko dugu Euskal Herriko kantu taldeen kantujira bateratsua, "ZAZPIAK OIHAL BATETIK" izena hartu duen ekimenaren bitartez.
Bilboko 7 kaleek Euskal Herriko herrialde guztiak irudikatuko ditugu, eta kale bakoitzari herrialde bat egokituko zaio.
Egun osoko egitaraua izan arren, ekitaldi nagusia arratsaldean ospatuko dugu, eta EUSKAL TELEBISTAK ekimen guztia grabatuko du.
EGITARAUA:
-12:30ean Kantujira Bilboko zabalgunean. Irteera Iruña kafetegi aurrean egingo da.
-17:00etan, Kantuzaleen elkarretaratzea Bilboko Plaza Barrian.
-17:30ean, "Zazpiak oihal batetik" ekimenaren hasiera.
-20:00etan, Ekimenaren amaiera Plaza Barrian. 
BAZKARIA
Bilbon bazkaldu nahi dutenentzako aukera ezberdinak jarriko ditugu. Lehen aukera Bilboko Kafe Antzokian izango da, bertan 300 pertsonentzako bazkaria emango da, 18 eurotan (menua+kafea+txupitoa+Bilbo Kantari liburuxka).
Izena emateko klikatu hemen, bete formularioa eta bidali!!! 
formularioa bete ondoren, email bat jasoko duzue, eta 2 egun duzue dirua ingresatzeko. Egin ezean, zerrendaren jarriko zaituzte berriro, beraz urrats horiek zuzen eman.
Besterik gabe, jarraituko dugu informazioa zabaltzen, eta kantu taldeetako ordezkariekin antolatze lanak konpartitzen. Animatu eta indartu dezagun egun eder hau!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario